Europan bakarra den paisaia bat inguratzen duen ibilbide bat bezala jaiotzen da, Enaren ibilbidea, lau eguneko “forfait” baten bidez, Pirineotako mendebaldea zeharkatzen dugu 4 eta 8 ordu arteko beste 4 etapetan, 5.000mko desnibela gaindituz, Belagua, Linza, Leskun, Bear eta Zuberoa, garotzen ditugu.
Inguru honetako mendi garrantzisuenetarikoak igoko ditugu, hala nola, Txamantxoia, Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi, Lakora, etc..

Enaren Ibilbidea egiteko ez da prestaketa berezik behar, baina bai oinez ibiltzen ohitura izatea eta baita gutxieneko ezagupen batzuk izatea orientazio eta mendiaren dagokienean.

Zure gaitasunaz zihur ez badaude eta jendea ezagutu nahi baduzu, irteera gidatuak antolatzen ditugu.

Zuk nahi duzun aterpean hasi zaitezke, bertan hartuko dtuzu “forfait-a” eta dagokizun materiala eta nahi duzun norantzan egin dezakezu.  

 

 

 

  • MATERIALA 
  • – 35L.-ko motxila.
  • – Txanoa.
  • – Mendiko bi praka pare.
  • – Praka-motzak.
  • – Barruko arropa.
  • – Mendiko botak.
  • – Bastoiak.
  • – Kantinplora.
  • – Bi kamiseta termiko.
  • – Kamiseta manga-motza.
  • – Primaloft edo forru beroa.
  • – Sandaliak.
  • – Kanpoko Kapa (Goretex).
  • – Eskularru finak.
  • – Eguzkitarako betaurrekoak, krema eta ezpain-babesa.
  • – Mendirako janariak.

 

 

Ibilbideak seinaleztatu gabe dago eta une jakin batzuetan orientazioa eta mendiari buruz ezaguera batzuk izatea garrantsitua da. Etapa bakoitzak bi ibilbide ditu;bata gogorra (A) eta bestea lasaiagoa (B). Nahi duzun moduan egin dezakezu. A ibilbidea egiteko mendian esperientzia izan behar da, sasoi ona eta orientazioaz gain.